XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Onoimena irakasgarri dela diozu zuk, eta nerau gizonen arteko inoren esanetara etortzekotan zuretara etorriko nintzateke.

Zerau izketan ari zinenean arritu nauena, berriz, gogotan dudan orretxen naia bete ezadazu.

Gizonei zuzentasuna ta begirunea igorri zizkiela Tzeu-k esaten baitzenuen, eta gero, askotan zure itzetan zuzentasuna, zuurtzia, donetasuna, ta guzi ori bat bakarra bailitzen, oro ar, onoimena esaten zenuen.

Zure itzez auxe adieraz ezadazu zeatz-meatz: onoimena zer-edo-zer bat bakarra ote da ta aren zati ote dira zuzentasuna, zuurtzia ta donetasuna? ala, oraintxe esaten zenituen izen guziok, izaki bakar bat beraren izenak besterik ez ote dira?.

Oraindik opa dudana orixe da.

- Alabaina, orri erantzutea erraz da, beinik-bein, Sokrate, esan zidan.

Galdetzen dituzunok onoimen bat bakarra denaren zatiak dira.

- Aurpegiaren zatiak zati diren bezala ote dira, aoa, sudurra, begiak eta belarriak bezala, ala, urre-zatiak bezala, elkarrengandik eta guzitik bestelako eztirenak, anditasunean eta txikitasunean baizik?.

- Neri alaxe agertzen zait, Sokrate, aurpegi osoaren ondoan aurpegi zatiak bezala.

- Gizonek onoimenaren zatiotatik batzuk bata ta besteek bestea artzen ote dute, ala, noraezean norbaitek bat ar badeza, guziak ote dauzka?, esan nion nik.

- Inola ere ez, esan zidan; ainitz beldur gabe denez gero, zuzengabe, ordea; ta zuzen, iakitun izateke, esan zuen ark.

- Oriek ere onoimenaren zatiak ote dira, ots, iakintza ta beldurgabetasuna?, esan nion nik.

- Guzien arteko gorengoak nonbait, esan zidan; eta zatien arteko goiena, iakintza.

- Orietako bakoitza bata ote da ta beste bakoitza bestea? esan nion nik. - Bai.